XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken hamarkadako ideia da hau (gerra aurrekoa ere badela ahantzi barik).

1984ean Argian esaten da zabala bai baina zabaltasun hori euskaldunen artekoa ez politikoen araberakoa. 159

Joseba Arregiren testu famatuak beste muga estuago bat jartzen dio zabaltasunari.

Gogoratu: ...partidu demokratikoen alorrera zabaldua.

Zabala izatearena, berriz, (gogoratu) 1983ko maiatzean Luis M. Mujikak eginiko artikulu sorta hartan honela zioen balizko egunkariaz: ...ideologia eta jarreren aldetik, noski, honelako egunkariak guztiz zabala izan behar luke.

Pentsaeraz guztiz irekia, inolako alderdikeriatan erori behar ez lukeena.

Alde horretatik, bada, alderdi politikoen atxikimendutik desitsastuta behar luke, Euskaldunena eta Euskal Herri zabal bati bideratuta....

Horretarako euskaldun kaskailu, ikonoklasta, burrukari etab. guztiok batu behar dugu euskararen mesedetan, gure exigentzia guztiak bat batean eta betiko eskatu gabe.

Joxe Azurmendik Jakin aldizkariaren esperientzian oinarrituz, muga horren tradizioa erakusten du:

Irekitasuna, diferente pentsatzen duen jendearen lankidetza, irekitasunezko produktu bat ateratzea, ez da batere problemarik, euskarari zinegindako euskaltzale artean(...)

Irekitasuna, printzipio moralen bat baino gehiago errealismo kontua da...

Ez dago beste posibilitateren baten zer beldur izan.

Ala irekia izango da ala bulegoak beharko ditu laister itxi.

Eta Joxemi zenak: ARGIAk beti pentsatu du euskal egunkariaren edozein proiektuk jarrera zabala eta baterakoia eskatzen duela, euskaltzalegoa osatzen dugun giza sail honek izan behar duelako euskararen aldeko edozein proiekturen oinarri.

Eta hori pentsatzetik datorkio hainbeste urtetan euskal prentsa idatziaren indar haundien, irakurlego gehien eta asmo tinkoen izan eta duen ARGIA proiektu horretatik baztertzea astakeria hutsala dela pentsatzea.

Nere ustez ARGIAk euskal egunkaria proiektu erreal bezala defendatu eta bultzatu nahi duen euskaltzale ororekin batu beharko lituzke bere indarrak, denon laguntzaz, hainbeste itxaropen mugitzen dituen proiektu hau aurrera atera dadin.